HAUSNARKETA
Alba Gonzalez, Itziar Estrella, Naiara Epelde eta Izaro Gonzalez de Ibarra gara.
IKASTETXEA
|
GELA
|
TUTOREA
| |
Alba Delgado
|
Artegabeitia Eskola Publikoa
|
4 urteko gela
|
Ainara
|
Naiara Epelde
|
Floreaga Salesiar ikastetxea
|
3 urteko gela
|
Vanessa
|
Itziar Estrella
|
Eguzkibegi ikastola
|
5 urteko gela
|
Mertxe
|
Izaro González de Ibarra
|
Deustuko Eskola Publiko
|
2 urteko gela
|
Lourdes
|
Aste hauetan zehar bi behaketa egin behar izan ditugu ahozkotasuna lantzeko erabiltzen diren estrategiak aztertzeko. Behaketa hauek egunero egin ditugun arren, 2. eta 6. astean egindakoetan kontzentratuko gara batez ere.
Behaketa hauek borobilean bertan kokatuta egin ditugu, baina gu apur bat aldendu egin gara, koadernotxo txiki batean notatxo batzuk hartu baikenituen. Notatxo hauek hartzearen ondorioz ez genuen umeak arreta galtzea nahi, beraz, bigarren plano batean mantendu gara.
Eskola hauetan esaldi ezberdinak erabiltzen dituzte ipuinari hasiera emateko!!!
„Belarriak garbi, begiak zabalik eta ahoa itxita!!!“
“Umeak ume, kontalariak kontalari eta umeak isiiiiilik”
Umeek irakasleak esaldi hori esaten duen bakoitzean badakite ipuinaren momentua heldu dela eta beraien arreta guztiz erakartzen du honekin.
Ipuin ezberdinak kontatu izan dira gure esperientzia ezberdinetan:
· Izaroren kasuan TXANOGORRITXUren ipuina kontatu dute bi hilabetetan zehar, gabonak iritsi baino azkeneko bi asteetan izan ezik. Azken bi aste hauetan OLENTZEROren ipuina izan da 2 urteko gela honetan jaso duten ipuina.
· Itziarren ikasgelan ARTZAIN GEZURTIA ETA OLENTZEROREN IPUINA landu dira.
· Albaren gelan berriz TXURIA IZAN NAHI ZUEN HARTZA kontatu dute, azkenengo bi astetan ere OLENTZEROren ipuina kontatu dute.
· Naiararen kasuan, KOLOREEN MUNDUA ipuina kontatu dute eta azkeneko hilabetean OLENTZEROren ipuina.
Ipuina gela guzti hauetan egunero egiten duten jarduera bat da. Gutariko pertsona bakoitzaren tutoreak eguneko momentu ezberdin batean kontatzen ditu ipuinak, baina guzti hauetan momentu berezia benetan bizitzen dute haurrek.
Izaroren kasuan adibidez, egunero patiotik bueltatzean hasten da ipuin kontakizunaren jarduera hau. Umeak energia asko erabili dute patio orduan eta energia lasaitzeko eta baretzeko momentua heltzen da gelara sartu eta borobilean jesartzean. Momentu hau aurreko estimuluak baino askoz lasaigarriagoa da eta fisikoa alde batera utziz, sormena eta fantasia adibidez asko lantzen dute.
Itziarrek behatutako gelan, ipuinak goizeko lehen jarduera da harrera borobila eta gero baina ez da egunero lantzen den jarduera.
Albaren kasuan aldiz, ipuina ez da egunero kontatzen den jarduera garrantzitsua. Askotan denbora betetzeko erabilia izan den baliabidea izan da zoritxarrez.
Naiararen kasuan egunero kontatzen du ipuina, gaileta jan ondoren egiten du. Momentu horretan erlaxatuta egoten direnez, aprobetxatu egiten dute beste pixka batean honela.
Ikerketa kualitatibo honetako diseinuan eraiki genuen bezala, hurrengo paragrafoetan diseinuan izendatutako ezaugarriak azalduko ditugu.
Intonazioari dagokionez tonu ezberdinak erabili izan dituzte irakasle gehienek. Intonazioarekin aldaketa asko eta nabari egiten dituzte lau irakasle hauek eta intonazioarekin “jolastu” egiten dutela esan genezake. Intonazioa ondo kontrolatzen dutenaren sentsazioa izan dugu laurok. Ez dakigu ezaugarri hau erraza delako den, ala kasualitatez trebetasun hau ondo garatuta duten irakasleekin topatu garelako izango den. Intonazio aldaketa natural hauekin lau irakasle hauek egoeraren kontrola zutela ematen zuen, edo behintzat hori izan da guk behatzen jaso dugun sentsazioa. Adin ezberdinetako lau irakasle izan dira, baina gure informazio eta esperientziak partekatzean, esperientzia handiko irakasleak izan ditugula uste dugu. Guzti honengatik eta bereziki energia maneiatzen duten erraztasunagatik intonazio joko bikainak egin dituztela onartu beharra daukagu.
Pertsonifikazioak aipatu nahi ditugu oraingo honetan. Pertsonaiaren arabera ahots eta tonu ezberdinak erabiltzen dituzte lau irakasle hauek eta oso abilak izan dira pertsonifikazio hauekin jolasten.
Izaroren kasuan adibidez Otsoaren tonua askoz grabeagoa, astunagoa, pisutsuagoa, baxuagoa eta bereziki behekoagoa izan den bitartean, amamaren tonua askoz ere agudoagoa, zorrotzagoa, altuagoa, bizkorragoa eta azkarragoa izan da.
Albaren andereñoak ematen duen tonua misteriorena izango litzateke orokorki. Honek haurren irrika handitzen du zalantzarik gabe eta adi egoteko errekurtso paregabea da.
Itziarren kasuan, irakasleak pertsonaiak desberdindu nahian, keinuez, ahots desberdinak erabiliz eta mugimenduak aldatuz egiten du. Oihuak ematen direnean ahotsa igoz edo sekretu bat kontatzen denean baxu hitz eginez.
Naiararen irakasleak, pertsona gaiztoa egiterakoan, ahotsa altuagoz egiten du. Pertsonaien arabera tonu aldaketa nabarmenak egiten du.
Erritmoarekin ere asko jolasten dute irakasle hauek.
Izaroren kasuan, Lourdesek Txanogorritxuren ipuina kontatzen hasten denean erritmo natural batean hasten da, baina tentsioa hasten den momentuetan eta bereziki otsoarekin tentsioa dagoenean erritmo azkarragoa eragiten du. Erritmoari dagokionez, nabarmenena otsoak “zu hobeto ikusteko/entzuteko/jateko” moduko esaldiak botatzen dituenen erabiltzen duen erritmo baxua da. Astiro hitz egitearekin Lourdesek umeen tentsioa handitzea lortzen du eta urduritasun puntu horrek plazerra ematen die.
Barakaldoko eskolan ipuinak kontatzeko erabiltzen den erritmoari dagokionez, esan behar dugu erritmoa ez dela azpimarratzeko gauza ba. Dena “erritmo” egoki batean dihardun du, umeei moldatua eta hori da azken finean egin behar dena.
Eguzkibegi ikastolan, Itziarren kasuan, Mertxek erritmo lasaia erabiltzen du, ondo ahoskatuz eta garrantzizko informazioa azpimarratuz lasaiago esanez, umeak informazio horretan erreparatu dezaten.
Floreagako ikastetxean, Naiararen kasuan, erritmo naturala erabiltzen du. Izarok esan duen moduan, tentsioa zegoen momentuan erritmoa azkartu egiten du eta ondoren berriro tokatze zaion tonura bueltatzen du.
Ahozkotasunari dagokionez lau irakasle hauek asko lantzen saiatzen diren ezaugarri bat dela konturatu gara. Erritmoa eta ahozkotasunaren eraginez, oso ipuin argiak eta ulergarriak izan dira lau eskola hauetan jaso ditugunak da. Ahozkotasun garbia eta fina izaten saiatu dira lau irakasleak.
Izaroren kasuan adibidez, Lourdesek ahoa asko irekitzen du ipuinak kontatzean. Hasieran agian Izarori gehiegizkoa zela iruditu zitzaion arren, pixkanaka gehiegikeria honen abantailak erraz ikusi zituen, ahozkotasun argiagoa lortzen baitzuen eta bereziki umeen arreta irabaztea.
Itziarren ikasgelan erritmoari erreparatuz komentatu bezala ahozkotasuna oso zehaztuta agertzen da, ideia garrantzitsuak asko azpimarratzen ditu eta ondo ahoskatzen saiatzen da, umeei zenbait hitz errepikatuz.
Naiararen kasuan, Itziarren irakaslea bezala, oso zehatzak ziren, hau da, ideia garrantzitsuak behin eta berriz errepikatzen du eta oso ondo ahoskatzen du.
Albaren tutoreak ere erritmoari erreparatzen dio eta ahozkotasunari garrantzia ematen dio edukiak argi gelditzeko.
Umearen parte-hartzeari dagokionez ezberdintasun nabariak ikusi ditugu. Albaren kasuan bere irakasleak ez du ikasleen parte-hartzea bultzatu. Aldiz, Naiarak, Itziarrek eta Izarok hau modu ezberdin batean bizi izan dugu. Esan beharra daukagu, bakoitzak bere neurri eta moduan baina umeen parte-hartzeari garrantzia ematen saiatu direla.
Lourdesentzat adibidez oso garrantzitsua da ikasleen parte hartze hau ipuina kontatzen hasten den momentutik. “Ipuinak ipuin, kontalariak kontalari eta umeak isilik” esaten duenetik beraien parte-hartzea bultzatzen ari da, esaldi sinple honetan ume guztiak parte hartzen baitute ahal duten neurrian esaldi hau esanez edo aurpegiz irudikatuz. Beraien arreta beti erakartzen ari da eta ipuin amaieran ume baten batek jertse gorriren bat duen bilatzen du beti. Norbaitek jertse edo kamiseta gorri bat izatekotan, buruan ipini eta Txanogorritxu dela esaten dio. Umeak hunkitu eta emozionatu egiten dira eta benetan gozamenez bizitzen dute momentu hau. Ipuinean zehar beti daude begiratzen ia norbaitek jertse gorriren bat ekarri duen. Ipuin osoan zehar, galdera txikiak botatzen dizkie umeei eta horrela ere beraien parte-hartzea bilatzen ari da.
Lehen esan bezala, Ainarak , Albaren praktika tutoreak ez du umearen parte hartzea sustatu, ez dago honelako feed-back eraginkorrik.
Mertxek, Itziarren tutoreak, hasieran umeei adi eta isilik egoteko esaten die baina ipuinean zehar galderak edo zalantzak sortzen baldin badira ipuinaren inguruan, hauek azaltzen saiatzen da eta beste gai batekin zerikusia badute gerorako uzten ditu. Umeen parte hartzea gehien bat ipuinaren amaierarako uzten du.
Vanessaren kasuan, haurraren parte hartzea asko sustatzen du. Hau batez ere, amaieran egiten du eta ipuina kontatzen ari denean zalantzaren bat baldin badago argitzen du baina era laburrean. Hau ipuinaren amaieran asko bultzatzen du ekintzen bitartez egiten.
Gorputzaren mugimendua eta keinu fisikoen erabilera ere aipagarriak dira hemen. Irakasle energetikoak topatu ditugu esperientzia honetan, bereziki Naiarak, Itziarrek eta Izarok. Aldiz, Albaren irakasleak aspektu honi besteak baino garrantzia handiago eman dio. Beste hiru irakasleak oso energetikoak izan dira eta gorputz bizi eta bizkorra daukate. Daukan tonuaren eraginez, gorputza osoa mugitzen du ipuin bat kontatzen duen bakoitzean. Bereziki ipuinean zehar kanta bat abestu behar denean. Gainera aurpegiko keinuak ere oso irudikagarriak eta grafikoak dira umeentzat, emozioak oso ondo islatzen baitituzte beraien keinu fisikoen bitartez.
Izaroren kasuan adibidez, ipuineko kantekin Lourdes altxatu eta dantzatu egiten du beti “Txanogorritxu dut izena, amamaren etxera noa, amama ikustera!!”- bezalako kantekin.
Albarenean beharbada eta bere iritziz, aspektu hau oso erabilia izan da, gehiegi. Honek eragin latza ekarri du. Albaren ustez ez du umearen imajinazioa libre uzten, irakasleak ipuina ulertu beharrean irakaslearen erara eramaten baitu.
Itziarren kasuan azpimarratzekoa da bere tutorea nahiz eta aurten lanbideari amaiera ematen dion, 60 urte egin berri dituelako, bere energia eta erabiltzen dituen mugimendu eta keinuak, lehenengo eguna izango balitz bezala dira.
Izarok esan duen moduan, Naiaren kasuan ere gauza berbera pasatzen zen. Denbora osoan eskuekin keinuak egiten ditu eta altxatu beharra baldin badu, altxatzeko joera du. Ez du geldirik egoteko ohiturarik .
Honekin batera, irakaslearen jarrerari dagokionez, gehienak irakasle aktiboak topatu ditugula esan beharra daukagu. Ez aldiz Albaren kasuan. Albaren irakaslearen jarrera ipuinak kontatzerakoan ez zen oso dinamikoa eta horrek umeen arreta galtzea ekartzen zuen, motibazio falta zutelarik. Aldiz, beste hirurak aktiboak izan direla onartu beharra daukagu. Motibagarri eta eskuragarri azaltzen dira ipuina kontatzen dutenean eta energia kontagiatzen dutenaren sentsazioa izan dugu. Adi egoten dira ipuina kontatzen duten bitartean, eta umeetariko bat despistatzen den bakoitzean, adi egoten dira mugimendu txiki edo begirada batekin berriro ipuinera bueltatzeko. Badakigu batzuetan hau ez dela hain erraza izaten eta egunak eta egunak daude, baita umeak eta umeak ere. Batzuetan umeren bat guztiz deskontzentratuta dagoenean, hori onartzeko gai izan behar direla ere ikusi eta ikasi dugu, eta umeei beraien denbora eta espazio ere eskaintzearen onurak argi ikusi ditugu Itziar, Naiara eta Izaroren kasuetan bereziki. Lehen esan bezala, Albaren irakasleak distantzia puntu bat jartzen duela errepikatzea nahi gudu. Aldiz, besteen jarrera guztiz gertua eta maitekorra dela begi bistakoa izan da hirurontzat.
Lourdesen kasuan adibidez, umeren batek egunen batean edo momenturen batean bere gainean esertzeko beharra edo nahi daukanean, berak era natural batean onartzen du eta bere beso beroak eskaintzen ditu.
Itziarren kasuan, bere tutorearen adina kontutan hartuz, oso aipagarria da bere lanbidearekiko inplikazioa eta motibazioa, bere jarrera positiboa eta maitekorra.
Naiararen irakaslearen kasuan, oso aktiboa da eta haurren batek zerbaiten beharra duenean, era natural batean onartzen du.
Gorago aipatu dugunez, albaren irakasleak ez da oso gertua izan honek eragin zuzena izan zuelarik umeengan. Honela ipuin kontaketa ez dute era lasai batean jasotzen. Hobeto izango zen irakaslearen jarrera baikorrago eta maitekorragoa izango balitz noski.
Ipuinaren testuinguruari dagokionez, Albaren gelan ez diote aspektu honi garrantzirik ematen, bai aldiz topatu ditugun beste hiru esperientzietan.
Lourdesek adibidez ipuina kontatzen duen bakoitzean Txanogorritxuren testuingurua azaltzen die. Egun hauetan Txanogorritxuren txotxongilo bat atera du eta antzerki txiki bat antzeztu die haurrei txotxongiloarekin. Besteetan, ipuina bukatzean, Txanogorritxu, amama, otso edo ehiztari bat margotu dute. Guzti hauetan, pertsonaien aurpegiak kendu eta haurren aurpegiak itsatsi ditu gero hau beraien ipuin pertsonalizatu bat moduan bueltatzeko.
Itziarren eta Naiararen kasuan adibidez, ipuinaren aurretik testuinguruan kokatzen zitzaien edo bai horma-irudi baten bitartez edo hiztegiaren lanketarekin eta ipuin ostean ipuinarekin harremana zuten jarduerak eginez, adibidez olentzeroren ipuina landuz, mural handi bat egin genuen olentzeroren irudiarekin gero ikastolan jartzeko apaingarri moduan.
Denborari dagokionez, beharrezkoa zaien denbora hartzen dute ipuina kontatzen duten bakoitzean. Esan nahi duguna erlojura begira dabilen irakasleak topatu ez ditugula da. Aldiz, ipuinaren barruan mantentzearen abilezia izan dute gehienek, batzuetan horrek denbora kontzeptua galdu egin arren.
Hori bai, Lourdesen kasuan adibidez, irakasle guztiz intuitiboa da eta berak argi ikusten du noiz bukatu behar duen ipuina umeen jarreren arabera. Beraz, ipuinari eskaintzen dion denborari dagokionez Lourdes guztiz malgua dela esan beharra daukat.
Ipuinari ematen zaion denborari erreparatuz, Itziarren tutoreak ez zeukan denbora zehatz bat hori lantzeko baina bai goiza antolatzen zuela jakinda zer landuko zuen eta horren arabera antolatzen zen. Egia da egunaren arabera eta umeen interesaren arabera egun batzuetan denbora gehiago ematen zitzaion eta beste egun batzuetan gutxiago.
Vanessaren kasuan, berak ikusten zuen noiz bukatu ipuina, Izarok esan dituen arrazoiengatik. Egunaren arabera antolatzen zuen eta egun batean luzatu behar bazuen luzatu egiten zuen.
Denboraren aspektua aipatzekotan, Albaren andereñoak egia ez zuela ipuina kontaketaren denbora neurtzen baina egia da bestalde, ipuinaren jarduerarako ez zuen egun askotan denborarik izaten. Beraz denbora antolaketa ez zen egokia, edo Ainararen oinarrizkoak fitxak ziren ez ipuinak.
Gelaren antolaketari dagokionez, ipuina kontatzeko denak borobilean egon gara. Izan dugun ezberdintasun bakarra Lourdes lurrean eserita egon dela da, beste hiru irakasleak aulki txiki batean jesarrita zeuden bitartean. Dena den, lurrean edo aulki txiki batean egonda, irakasle guztiek gertutasuna azaldu dute espazioaren antolaketari dagokionez. Honetan bai, denak bat gatoz.
Ama hizkuntzari dagokionez, kasu gehienetan ez dugu ezer berezirik antzeman baina agian azpimarratu dezakegu Itziarren kasuan bi ikasle kanpotar (txinatar bat eta senegaleko beste bat) ikasgelan zeuden eta tutoreak ipuina kontatzerako orduan hauei erreparatzen zien, beraien ulerkuntza maila besteena baino eskasagoa zelako. Beraz, hitzak errepikatzen zien edo beraiei hitzak errepikatzea egiten zien.
Ondorioak
Bazen behin…
Praktikak dagoeneko bukatu ditugularik, eta gure behaketak amankomunean aztertu ostean burura etortzen zaigu honako galdera hau:
Ipuin nahiko kontatzen al dio nirekin egin den praktikako andereñoak Haur Hezkuntzako gela honetan?
Orokorrean esan behar dugu, praktikak egin ditugun gelatan ipuina askotxo erabili den errekurtsoa izan dela. Albaren kasuan aldiz, batzuetan denbora faltagatik ala bestelako baliabideengan utzi duelako istorioak kontatzearen ardura ez zaio eman beharreko garrantzia eman.
Gainera baliabide ezin hobea dela ohartu gara, landu nahi dugun gaia ateratzeko, istorioan barrena berarekin bidaia eginez.
Gure ikerketan ikusi dugunez, komunikazio ekintza honen bidez, umeak arreta mantentzen hasten dira jarduera zehatz baten bidez eta arreta eta kontzentrazio gaitasuna garatzen joango dira ere.
Gure ustez, ipuina irakurtzea baino, kontatzea onetsi behar da. Honela narratzaileak interpretazio askeago bat lortuko du, espontaneoagoa.
Ipuin irakurriak ez du edukiko kontatuaren erakarmena, kontalariaren keinu, begirada, eta pentsamenduaren hunkipen lortu gabe. Umeen aurpegietara begiratu besterik ez da falta, bata ala bestearen eragina ikusi ahal izateko.
Ipuin bat kontatzerakoan kontalaria zenbat eta naturalagoa izan eta barneko haurra zenbat eta biziagoa eduki, orduan eta kontalari aproposagoaizango da.
Ipuinak aukeratzerakoankontu handiz ibilibeherreko aukera dela ikusi dugu. Ulermen errazekoak izatea oso inportantea da; hitz gakoak, pertsonaien izenak adibidez sarritan errepika daitezela historian zehar, bisuala izan beharko litzateke irudien bidez, hizkuntza sinplea erabili…guk behatutako ipuinean bezala
Bestalde, ikusi dugu nola gure praktiketako andereñoek ipuina bere zentzuan ulertu eta bereganatu dutela. Aurrerago aipatu dugun bezala hitzez hitz kontatu gabe azaldu dute, okerrik ez agertzeko eta bizitasuna lortuz umeen arreta galdu gabe. Hori oso garrantzitsua izan dela deritzogu guztiok; Alde handia dago, inprobisatzearekin eta espontaneoa izatekoarekin. Guk landutako ipuinean, aurrez prestaturiko lana izan da, baina horrek ez du esan nahi bizitasuna galdu duenik, hortxe dago gakoa izan ere.
Dagoeneko ipuina kontatzen hasi aurretik isiltasuna lortzearen beharra azpimarratuko nuke.
Andereñoaren posizioa oso garrantzitsua da ere ipuinaren atal honetan. Ondo ikusi behar zaio, korroaren puntu guztietatik. Guk behatutako gelen kokapena ondo dagoela deritzogu, kontalaria erraz ikusten zaio eta hau ere umeen arreta mantentzeko funtsezkoa da.
Behin ipuina kontatzen hasita, ez dela narrazioa eten behar ulertu dugu. Baina egotekotan , hauek laburrak izango dira eta ipuinean integratuta egongo beharko lirateke noski.
Ipuina bukatu ostean, gaia derrepente moztearekin ez gaude batere ados. Horrekin lotuta edo harira doazen zenbait jarduera edo ekintza plateatzea primeran datorkie umeei,ipuinaren gozamena luzatu nahian, Albaren kasuan gertatzen ez den bezala.
Hala bazan, ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila EHUko plazan.
BEHAKETAK
Alba Delgado Gonzalez
Behaketa fase honetarako diseinuan aurkeztutako PRESTAKETA kontutan izango dut .
· Zer egin? Ahozkotasunarekin eta txostenaren galderak erantzuten dituzten atalak ondo aztertu eta behatu.
· Nola egin? Adi eta arreta galdu barik. Ipuin kontaketan azaltzen diren puntuak ondo aztertuz.
· Non egin? Klasean bertan, andereñoa aurrez-aurre ikusiz eta umeen atzealdean ( korrotik aparte beraiek ez ikusteko eta baldintzatuak ez sentitzeko )
· Nola jaso informazioa? Behatuz, koaderno baten laguntzaz notatxoak hartuz.
· Noiz egingo?Practicumean 2 ipuin kontaketa aztertuko ditugu bakoitzak; 2. eta 6. astean hain zuzen ere
· Ze helburu? ahozkotasunari ze garrantzia eman? Ahozkotasuna lantzeko zeintzu estrategiak erabiltzen diren ikusteko eta aztertzeko.
Practicumean bi ipuin kontaketa aztertu ditut 2. eta 6 astean. Kasualitatez ipuin bera izan da bi egunetan“Zuria izan nahi zuen hartza” hain zuzen ere.
· Nola egin dut?
Korrotik aldendu,andereñoa aurrez aurre ikusi, koadernoa hartu eta ipuinaren ahozkotasuna lantzeko estrategien bila joan nahiz ...
Beraz nik ere ikasleek bezalaxe, ipuina hastear dagoela...
Belarriak garbi, begiak zabalik eta ahoa itxita!!!
· Zehazki zer ikusi dut?
Andereñoa korroan esertzea eskatu die ikasleei alfonbraren gainean. Bera banku batean ( altuera ezberdinean), korroan dagoen edonork ikusteko eta entzutekomodukoa.
Ipuina gainean darama, ez du buruz kontatu. Plastifikatuta duen ipuina da, kartulinazkoa. Marrazkiak ( koloredunak, erakargarriak..) ditu eta hauek umeei erakusten die denbora osoan, hauen atzealdean, ipuinaren letra dago, andereñoa irakurri eta kontatzen duena.
• ZER aztertu dut?
Diseinuan aipatu dudan bezala:
· Entonazioa
Bi kontaketetan ahotsaren tonu aldaketak egon dira, ugariak gainera. Lehenengo aldian beharbada, behartuago ikusi dut andereñoa alderdi honetan ( beharbada nik behatzearen presioagatik), hau da, ez da naturalegia izan batzuetan. Baina ez da lineala izan, tonua ez da monotonoa izan ez batan, ez bestean.
Erritmoarekin gauza bera gertatu dela esan dezaket, lehengo aldian erritmoa arinagoa izan da, bukatzeko gogoekin balego bezala, bigarren aldian berriz erritmo egokia erabili du edonork ulertzeko gai dena.
Ahoskatzea garbia izan da beti, ahoa ondo zabalduz eta nahiko era altuan, batez ere agudoa bi egunetan.
· Umeen partehartzea
Atal honi ez dio garrantzia handirik ematen ( nire ustez); ipuina irakurri aurretik umeek adi egon daitezen keinuz eta ahoz esaldi hau botatzen du: Belarriak garbi, begiak zabalik eta ahoa itxita!!!Eta umeek errepikatzen dute berarekin eta egia esanda ez dakit esaldiagatik ote den edo zergaitik, erreta ondo mantentzen dute. Ipuinean zehar galdera pare bi egin ditu umeek erantzun dezaten ( era labur batean). Ez dago zalantzak edozein momentuan plazaratzeko aukerarik. Eta bukaeran ez du parte hartzeko tarterik uzten, jardueraz aldatzen du bukatu bezain pronto.
· Pertsonifikazioa
Bi egunetan pertsonifikazioa landu du, ahotsaren bitartez. Lehengo aldian intonazioan azaldu dudan moduan bortxatuagoa ikusi dut zenbaitetan…baina orokorrean primeran egin du eta hori umeetan nabari da oso.
· Ama hizkuntza
Andereñoaren ama hizkuntza bizkaiera da, eta hori zenbaitetan ikusi da. Nahiz ipuina batueraz idatzirik egon, andereñoak zenbaitetan inprobisatu du eta aditza batzuk bizkaieraz aipatu ditu.
Umeen ama hizkuntza aldiz, gaztelera da kasu guztietan ( etorkin batzuk daude eta Hego Ameriketatik datoz)kasu batean izan ezik, errumaniera dela. Beraz ez da hizkuntzaren aldetik banaketarik edo, denok batera korruan egon dira euskaraz ipuina entzunez, nahiz eta Jordi ume autistaren kasuan euskara ez ulertu.
· Keinu fisikoak (komunikazio ez berbala)
Oso “keinutsu” dut nire praktikako andereñoa. Ez da gehiegizko gauza , egokia izan dela deritzot. Beharbada lehengo egunean keinu gehiegi erabili ditu, umeentzako kontatzen zuen lehengo aldi baitzen ( hobeto uler dezaten…).
Aurpegia, zein esku edo hankekin gauzatzen du atal hau.
Askotan egiten du, pertsonaia batez izena, edo “ama”, “aita” esaten duenean ipuinean bertan apuntatzen du atzamarrarekin, umeek pertsonaiak hobeto desberdintzeko. Gainontzeko keinu guztiak, edonork egin zezakeenak dira. Adb: ipuinean badago atal bat non hartza pintura bere gainean botatzen duela esaten duen, ba andereñoak pintura burutik erortzen zaionaren simulazioa egiten du keinuekin.
· Jarrera
Irakaslea orokorrean ( klaseko beste jarduerak egitean) baino positiboago, motibagarriago eta zabalagoa dago.
Parte hartzailea berriz edo maitekorra ez dela esango nuke nik. Distantzia nahikotxo mantentzen du, eta kontatzen dagoen bitartean moztea ez zaiola gustatzen ere.
Hori bai, ulerterraza egiten ditu ipuina umeentzat oso.
· Ipuinaren testuingurua (Aurretik (hiztegia), bitartean, atzetik(adierazpen grafikoa)
Aurretiko ekintza bakarra aurrerago aipatutako esaldia da, umeek adi egotearen helburuarekin. Ipuinaren bitartean galdera pare bat bota ditu eta ondoren ez ditu ipuinarekin erlazionatutako ekintzak burutu.
Ipuina kontatua dago, ez du irakurtzen eta umeek ez dute ia testuingurua eraikitzen laguntzen.
· Denbora (IRAUPENA, maiztasuna)
Ipuina astean zehar, bakarrik behin lantzen da eta honek 10 minutu inguru iraundu du bi egunetan.
Ez da momentu konkretu batean kontatzen, izan ere beti kontatu da, tarte txiki bat ikusi duenean jarduera baten eta beste baten artean. “Denbora betetzeko errekurtsoa” balitz bezala.
· Gelaren antolaketa (ikasleen kopurua)
Talde osoari kontatu dio ipuina betiko gelan, ez da zatiketarik egon. Korroan eseri dira andereñoari begira borobilean. Korroa alfonbran izan da, hasierako errituala ( makinista) egiten den toki berdinean.
Irakasle eta ikasleak ez dira maila berean egon, andereñoak altura handiago batean dago, banku baten gainean eserita guztiok ikusteko.
Ondorioak
Ipuinaren behaketa hasi eta“ erritual” moduko esaldi bat botatzen zuen beti nire praktikako tutoreak ipuina hasi aurretik:
Belarriak garbi, begiak zabalik eta ahoa itxita!!!
Ze inportantea den haur guztiak adi egotea!
Eta esaldi hura nire behaketetan entzutean pentsatu nuen :
“ Zer kasualitatea! hori da nik egin beharko dudana behaketa on bat egin nahi badut”
|
Beraz “Manos a la obra” erdararaz esaten denmoduan eta behaketan sartu nintzen buru belarri.
Ahozkotasunaren inguruan zerbait aipatu nahian, umeen arreta mantentzeko,tonuaren bidez misterio pixka bat ematen saiatzea oso aholkagarria dela ikusi dut. Hala ere, ipuina goxotasunez kontatu behar da, nire andereñoak beharbada ozenegi kontatu du, goxotasun hori batzuetan galduz.
Hori horrela izanda ere, artikulazio garbia erabili du, ondo ahoskatuz, eta astiro hitz eginez, ipuina ondo ulertzeko ezinbesteko baldintzak direlarik.Zentzu honetan ere, haurrei zuzentzerakoan doinu adierazgarria erabili du, keinu asko erabiliz ( batzuetan gehiegi, nire ustez, umeek irudimena bere kabuz garatu beharko lukete eta honek ez du laguntzen)
Bestalde, nik ipuinari garrantzia eta denbora gehiago eskainiko nioke. Nik, gaur, behin praktikak bukatuta ditudalarik , ipuinari ez diola eman beharreko lekua utzi seguru nago. Beti fitxetan zentraturik egon da eta denak bukatzearen obsesioarekin. Eta hori haurrengan nabaria zen. Txokoetara aspertuta joaten ziren ( fitxa-txokoan edo lan txokoan), estresatuak fitxa bukatzearekin, fitxa bukatu aurretik nekatuta zeudela esaten zuten…azkenean helduek gizartean dugun estresa eta presioa haurrei pasatzen ari diegu. Pena bat.
Bukatzeko, ondorioetan ez luzatu nahian, bigarren eta seigarren asteetan arteko diferentziarik ez ditut sumatu umeen interesean.
Ipuin berdina askotan errepikatzea, aspergarria izan beharrean, oso gustuko dute haurrek ( hau sorpresa niretzat). Honek ziurtasuna ematen die badakitelako zer datorren. Errealitatea aurresangarria da, eta horrek kontrol sentsazioa ematen die . Izan ere, ilusioaz jarraitzen dute istorioa, dena ondo dagoenaren seinalea da dudarik gabe.
Naiara Epelde Peñagarikano
Praktikak amaitu eta berriro lanari ekiditeko ordua da. Esperientzi ikaragarria izan da.
Gelara sartu eta haurrak ipuin bat entzuten ari ziren lasai eta arreta handiz. Ni egon naizen gelan ipuina astean lau egunetan kontatzen zen. Normalean, bi hilero aldatzen zuten haurrak ez aspertzeko ipuin horrekin eta gaiarekin zerikusia zutena lantzen zuten. Ni heldu nintzenean, “Olentzero” ipuina ari ziren lantzen gero nirea lantzen hasteko, hau da, “Kolreen Mundua”.
Nik eginiko ikerkertaren ondorioz, ipuin bat kontatzea ematen duena baino zailago dela konturatu naiz. Komunikazio honen bitartez haurraren lasaitasuna, arreta, kontzentrazioa…lortu eta erakutsi behar diegulako.
Adinaren arabera ere, oso ezberdina da ipuina kontatzea eta zenbat eta txikiagoekin oraindik eta zailago, hauen arreta erraz galtzen delako. Kontalariak zenbat eta onomatopeia, keinu, tonua…aldatzea oso garrantzitsua dela konturatu naiz. Nik eginiko gelan, estereotipo hauek erabiltzea oso baloitsua izan da, bestela aspertu egiten ziren. Egun batean, konprobatu nahian, ipuina irakurri egin nuen eta haurrak segituan beraien artean hitz egiten hasi ziren.
Ipuin-kontaketaren ostean, haurrekin jolasadia egitea oso garrantzitsua da. Honela ikusten dugu haurrei interesgarria iruditu zaien edo aspertu egin diren eta baita beraien emozioak ikusten ditugu.
Nire klasean bazekiten noiz ziren ipuina kontatzeko egunak eta eguna iristen zenean gelara sartu eta bakoitzak bere lekua hartzen zuten ipuina entzuteko. Denak hasten ziren “IPUINA” oihukatzen eta ipuinarekin iristen zinenean isiltasuna nabaria zen, lasai egoten ziren.
Irakaslea ipuina kontatzen zuen aulki txiki batean jarriz, hau da, beraien altuera berean. Ipuina amaitu arte denak isilik egoten ziren eta hitz egiten bazuten irakasleak eginiko galdera bati erantzuteko izan ohi zen. Bestela norbait hitz egiten hasten zenean, tonua altxatzen zuen eta isildu egiten ziren.
Amaitzeko esan, ikusi dut oso ezberdina dela hasieran kontatu edo handik bi astetara kontatu. Haurrek ipuina badakitenean isiltasun osoa egotea zailagoa dela ikusi dut. Beraiek kontatzeko gogoa edukitzen dute baina beraien ilusioa bertan jarraitzen du, hau da, ipuina entzuteko gogoz.
Itziar Estrella Salazar
Nire practicum-a, Eguzkibegi ikastolako HH 5A-ko gelan praktikak egin ditut, 5-6 urteko umeekin, D ereduan. Ipuinaren ahozkotasuna lantzeko estrategiak behatu ditut. Irakasleak ipuinak irakurtzean behatuko dut erabiltzen dituen estrategiak, 2 alditan aztertuko dut, lehenengoa 2 astean eta bigarrengoa 6. astean.
Irakasleak aukeratutako lehen ipuina “Artzain gezurtia” izan da. Ez zen kontatzen zuen lehen aldia, beraz umea istorioa bazekiten eta bere parte-hartzea handia izan da. Irakaslea intonazioa pertsonaien arabera aldatzen saiatu da eta harridura edo galderak zirenean ere. Keinu asko erabiltzen ditu, eskuen mugimenduez baliatuz eta aurpegiarekin keinuak eginez oso adierazgarria izan da, ipuinean guztiz inplikatzen da eta istorioa bizitzen du umeei ondo transmititzeko.
Ipuin bat kontatu baino lehen, umeei hiztegi berria azaltzen die eta horren irudiak erakusten die beraiei ezagunak egiteko eta gero ipuina kontatzerako orduan ulerkuntza errazagoa izateko.
Normalean, astean behin gutxienez egiten da ipuin kontaketaren lanketa eta 20-30 minutu bitarteko denbora ematen zaio. Irakaslea aulki txiki batetan esertzen da eta umeak bere aurrean hurbil esertzen dira ondo ikusi eta entzuteko. Esan behar dut ipuin berri bat denean, egiten den lehengo gauza ipuina antzeztea da, irudirik gabe, gero istorioa dakitenean ipuina erakusten zaie, horrela lehenengo bere sormena landu dezaten.
Zenbait ume atzerritar daude eta beraien hizkuntza ulerkuntza maila ez da besteen parekoa, beraz ipuina kontatzerakoan ume hauei erreparatzen die, berriz azalduz edo zenbait gauza azpimarratuz.
Ahotsaren tonu aldaketa egokia egien du, pertsonaietara moldatuz, eta zerbait azpimarratu nahi duenean, ahotsa aldatzen du, garrantzia emanez. Erritmoa lasaia da, pausatua, haurren ulermena egokia izan dadin eta istorioa ondo barneratzeko. Ahoskatzea oso garbia da eta aldakorra ipuinaren pertsonaien eta egoeren arabera, ahots baxua jartzen du zerbait garrantzitsua esan nahi duenean edo zenbait pertsonaien arabera eta ahots altuagoa berezitasun bat seinalatu nahi duenean.
Intonazioa orokorrean baxua da, umeak adi egoteko eta inportantea den zerbait esan nahi duenean intonazio igotzen du.
Irakasleak zuzenean ez ditu galderak plazaratu baina umeak zalantza edo duda bat izatekotan irakasleak era azkar batetan erantzuten die zalantza argitzeko eta ipuinarekin jarraitzeko. Ipuin berri bat denez, umeek oso inplikatuta daude ipuinaren istorioa jakiteko eta zer gertatuko den jakitean, beraien jarreraren arabera guztiz motibatuta eta inplikatuta daude. Zalantzak edo galderak egotekotan irakasleak erregulatzen ditu, txandaka eta guztien galderak erantzunez era ordenatu batean.
Ipuinaren pertsonifikazioak islatzeko eta umeen ulermena errazteko, ahots aldaketak egiten ditu, kartelak eta irudiak erabiltzen ditu. Ez dira inolako banaketarik egiten ama hizkuntza dela eta. Baina egia da ume batzuk beste batzuk baino zailtasun gehiago dituztela beraz hauei bere zalantza eta galderetan denbora gehiago ematen die azalpenak ematen eta ipuinaren ulermena argi gelditu dadin.
Batez ere aurpegiarekin egiten ditu keinuak, adierazkortasun keinuak batez ere, pertsonaien harridura edo beldurrezko espresioak azpimarratzeko.
Irakaslearen jarrera positiboa da, motibagarria, inplikatuta ikusten zaio, parte-hartzailea da eta umeen parte-hartzea bultzatzen du, ulermena egokia izateko laguntzen du azalpenak eta argibideak emanez, adibideak ipiniz ere. Bere jarrera orekatua da, maitekorra da umeekin baina distantzia mantenduz, argi gelditzen da irakaslearen rol-a, beraien eredu eta gidaria da ez laguna edo ama, nahiz eta zabalik dagoen edozein gauza argitzeko eta laguntzeko.
Irakurketaren aurreko ekintzen barne jarduera desberdinak daude; testuinguruan kokatu horma irudi batekin, hitzak ezagutu eta testuinguruarekiko hiztegiarekin. Ipuinaren bitartekoen artea azpimarratzea ipuinaren irudiak ikustea dela esanguratsuena eta irakurketaren ondorengo jardueren barne, pertsonaien marrazketa, pertsonai eta ipuinaren objektuen arteko harremana eta fitxak bete. Ipuina txartel desberdinez osatuta dago, irudi desberdinekin, beraz egiten duten beste jarduera bat txartel hauek ordenatzea da eta egun batzuetan ipuinarekin harremana duten jokoak egitea da. Adibidez, kasu honetan “Artzain gezurtia”-ren ipuina landuz, abesti batez lagunduz, batzuk ardiak eta beste bat otsoa izanez harrapaketara jolastu zuten.
Guzti hau, umeei testuingurua eraikitzen laguntzen dute, irakaslearen galderei erantzunez eta beraien esperientzian oinarrituz gaiari buruz, ekarpenak eginez.
Astean zehar egunero ataltxo bat edo denbora bat ematen zaio ipuinari edo ipuinari buruzko jarduera bat egiteko. Ordu-erdi bat egunero gutxi gora behera. Harrera borobilaren ostean normalean ipuina kontatzen da. Egunaren arabera zerbait aurretik egin beharbada aldatzen da baina normalean hor izaten da.
Ipuina normalean talde osoan lantzen da, nahiz eta jarduerak talde txikitan landu askotan, guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten. Irakaslea aulki txikitxo batetan eserita eta ume guztiek bere inguruan hurbil esertzen dira ipuina entzuteko, normalean arreta erraz galtzen dutenak berarengandik hurbil jartzen ditu. Bere beraien eguneroko ikasgelan izaten da, beti leku berean.
Bigarren ipuinaren kontaketa behatzea tokatu zitzaidanean, irakasleak ipuin berri bati hasiera eman zion, Olentzeroren ipuina. Olentzeroren ipuina zela esan baino lehen, beraiek asmatzea proposatu zuen, beraz galdezka hasi zen, ze hilabetean geunden, noren bisita izaten dugu urtean behin asko pozten gaituena eta mendian bizi dena, ikazkina dena… umeak asmatu zuten arte.
Hasteko hiztegia landu dugu, txapela, olentzero, arrautzak…eta istorioa antzezten hasi da beti egiten duen moduan, irudi barik, kontatzen zuen lehen aldia zenez, oso adi egon dira istorioa entzuteko eta ilusioz eta emozioz begiratzen zuten andereñori. Honek altxatuta keinuak erabiliz ipuina hobe antzezteko gai izan da, mugimenduekin eta objektuak erabiliz, hiztegiko hitzak seinalatuz…
Ipuin honetan zailtasun bat aurkezten zen, oso luzea zela eta pertsonai asko agertzen zirela, aurretik ikusitakoekin konparatuz. Kasu hauetan umeak istorioa ondo ikasteko, pertsonaiak beraien artean banatzen ditu eta horrela antzezten joaten dira behin ikasita, testua errepikatuz bestela nahiko zaila egiten zaie.
Klaseko ume atzerritarrentzat ezezaguna den pertsonaia izateaz aparte istorioaren konplexutasuna gehitzen da beraz kasu hauetan azalpen sakonagoa izaten da, gutxienez ideia orokorra har dezaten.
Aurrekoan bezala, irakasleak ahotsaren tonu aldaketa egokia egiten du, pertsonaietara moldatuz, eta zerbait azpimarratu nahi duenean, ahotsa aldatzen du, garrantzia emanez. Erritmoa lasaia da, pausatua, haurren ulermena egokia izan dadin eta istorioa ondo barneratzeko. Ahoskatzea oso garbia da eta aldakorra ipuinaren pertsonaien eta egoeren arabera, ahots baxua jartzen du zerbait garrantzitsua esan nahi duenean edo zenbait pertsonaien arabera eta ahots altuagoa berezitasun bat seinalatu nahi duenean. Intonazioa orokorrean baxua da, umeak adi egoteko eta inportantea den zerbait esan nahi duenean intonazio igotzen du.
Ipuin honetan ez dituzte istorioaren zalantzarik izan askok istorioa ezaguna zutelako, askotan zenbait hitzen esanahia galdetu dute, ez zekitelako baina besterik ez. Ipuinaren pertsonifikazioak islatzeko eta umeen ulermena errazteko, ahots aldaketak egiten ditu, kartelak eta irudiak erabiltzen ditu. Batez ere aurpegiarekin egiten ditu keinuak, adierazkortasun keinuak batez ere, pertsonaien haserrea edo harridura adierazpenak azpimarratzeko.
Kasu honetan Irakurketaren ondorengo jardueren barne, Olentzeroren mural erraldoi bat egiteari ekin diogu gero ikastolan zintzilikatuko dena olentzero garaian. Umeak ipuina eta pertsonai berezi hau dela eta jardueran guztiz inplikatu dira. Horrela ipuin honekin hasi garenetik olentzero etorri arte, ipuinaren lanketa eta horri buruzko jarduerak egiten egongo dira.
Normalean, ipuinak kontatzerako orduan jarraitzen diren pausuak berberak dira. Lehenengo landuko den gaiari buruzko hurbilketa egiten da, umeei gai horri buruz galderak eginez, ze ezagutzen duten jakiteko eta hiztegia lantzen da.
Ipuina lantzen hasteko, beti ipuina lehenik eta behin irakaslearen partetik antzeztu egiten da, inolako baliabiderik gabe, umeen sormena lantzeko, gero hauek behin istorioa ikasita dutenean, irudiak erakusten zaizkie, istorioa txarteletan bananduta dago eta gero umeek hauek ordenatzeko gai izan behar dira istorioari jarraituz eta txandaka pertsonaiak antzezten joango dira, istorioa guztiz barneratzeko.
Azkenik, ipuinarekiko jarduerak egiten dira, abestiak, dantzak, jolasak edo muralak. Horrela ipuinean landutako gaiak sakontzeko aukera izaten dute.
Ondorioak
Behatu eta esperimentatu dudanagatik praktika aldian, ipuin baten kontaketa ez da lan erraza. Oso garrantzitsua da ipuinaren istorioan inplikatzea eta istorioaren pertsonaiak barneratzea, umeen arreta eta interesa lortzeko. Hau ez da batere erraza, irakaslearen jarrera positiboa, motibagarria, inplikazioa eta parte-hartzailea izatea beharrezkoa da.
Umeen ulermena egokia izateko oso lagungarriak dira irakaslearen azalpenak, argibideak eta adibideak. Bere jarrera orekatua izatea, irakaslearen rol-a, eredu eta gidaria moduan edozein gauza argitzeko eta laguntzeko prest egotea eta adierazkortasun maila handia izatea, keinuak erabiliz, gorputzaren mugimendua, baliabide desberdinak erabiltzea ulermena errazteko… batez ere zure lanbidea gustukoa izatea eta inplikazioa ikustea egiten ari zaren jardueran, kasu honetan, ipuin kontaketan.
Izaro Gonzalez de Ibarra Uriarte
Izaro González de Ibarra Uriarte naiz eta praktika hauek Deustuko Eskola Publikoko 2 urteko gelan egin ditut. Bertan 2 hilabete eman ditut Lourdes tutorea eta ume goxoekin. Aste hauetan zehar bi behaketa egin behar izan ditut ahozkotasuna lantzeko erabiltzen diren estrategiak aztertzeko. Behaketa hauek egunero egin ditut, baina 2. eta 6. astean egindakoetan kontzentratuko naiz batez ere. Praktikak hasi nituen lehen astean TXANOGORRITXUren ipuina lantzen ari ziren eta horrela eman dituzte asteak praktiketako azken asterarte.. Eta praktiketako azken astean, gabonak gerturatzen zeudela ikusita, OLENTZEROren ipuina lantzen hasi ziren. Baina beraz, 2. Eta 6. Astean egindako behaketetan Txanogorritxuren ipuina kontatzerakoan erabilitako ahozkotasuna aztertu dut.
Behaketa hauek korroan bertan kokatuta egin ditut. Umeak, irakaslea eta ni lurrean jesarrita korroa egin dugu, baina ni pixkat aldendu egin naiz, koadernotxo txiki batean notatxo batzuk hartu bainituen. Notatxo hauek hartzearen ondorioz ez nuen umeak arreta galtzea nahi, beraz, bigarren plano batean mantendu naiz.
“Umeak ume,
kontalariak kontalari
eta umeak isiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiilik”
Umeak irakasleak esaldi hori esaten duen bakoitzean badakite ipuinaren momentua heldu dela eta beraien arreta guztiz erakartzen du honekin. Umeak bazekiten Txanogorritxuren ipuina zetorrela, hori baita azken aldi honetan astero irakurtzen duten ipuina. Beraz, irakasleak liburua apaletik hartu eta ume guztiak gerturatu zaizkio irudiak hobeto ikusteko. Ipuin original bat izan da berak eredutzat gaur hartu duena, baina noiz baiten, praktika hauetan zehar, Txanogorritxuren beste formatu ezberdin batzuk ere kontatu dizkie, beti eredu berdina mantenduz. Umeak errutinak behar dituzte, hauekin ziurtasuna lortzen baitute, eta gainera ipuin berdina behin eta berriro kontatzen diezuenean, beraien plazera gero eta gehiago ziurtatzen duzu.
Ipuina 2 urteko gela honetan egunero egiten duten jarduera bat da. Patiotik bueltatu bezain pronto, korrora abiatzen dira eta bertan ipuin kontaketa hasten da. Momentu berezia benetan.
Ikerketa kualitatibo honetako diseinuan eraiki genuen bezala, hurrengo paragrafoetan diseinuan izendatutako ezaugarriak azalduko ditut.
Intonazioari dagokionez tonu ezberdinak erabiltzen ditu Lourdesek. Berak oso modu naturalean jolastu du intonazio aldaketa hauekin eta egoeraren kontrola duela erraz ikusi dut. Esperientziadun irakaslea da Lourdes, energia askokoa eta guztiz inplikatuta dagoena. Guzti honengatik eta bereziki energia maneiatzen duen erraztasunagatik intonazio joko bikainak egiten ditu. Gora eta behera aritzen da ipuin osoan zehar umeen arreta beti irabazten saiatuz.
Tonuarekin batera erabiltzen dituen pertsonifikazioak aipatu nahi ditut hemen. Pertsonaiaren arabera ahots eta tonu ezberdinak erabiltzen ditu eta oso abila da pertsonifikazio hauekin jolasten. Otsoaren tonua askoz grabea, astuna eta pisutsua, baxua eta behekoa den bitartean, amamaren tonua askoz ere agudoagoa, zorrotzagoa, altuagoa, bizkorragoa eta azkarragoa da.
Erritmoarekin ere asko jolasten du Lourdesek Txanogorritxuren ipuina kontatzean. Txanogorritxuren ipuina hasten denean erritmo natural batean hasi da, baina tentsioa hasten den momentuetan eta bereziki otsoarekin tentsioa dagoenean erritmo azkarragoa egiten du. Erritmoari dagokionez, nabarmenena otsoak “zu hobeto ikusteko/entzuteko/jateko” moduko esaldiak botatzen dituenen erabiltzen duen erritmo baxua da. Astiro hitz egiteko horrekin umeak tentsio-natu egiten dira eta urduritasun puntu horrek plazera eskaintzen die.
Ahozkotasunari dagokionez Lourdesek asko landu duen ezaugarri bat da hau. Erritmoa eta ahozkotasunaren eraginez, oso ipuin argia eta ulergarria izaten da. Ahozkotasun garbia eta fina dauka, eta ahoa ondo irekitzen daki ireki beharra dagoenean.
Umearen parte-hartzea Lourdesentzat oso garrantzitsua dela argi ikusten da ipuina kontatzen hasten den momentutik. “Ipuinak ipuin, kontalariak kontalari eta umeak isilik” esaten duenetik beraien parte-hartzea bultzatzen ari da, esaldi sinple honetan ume guztiak parte hartzen baitute ahal duten neurrian esaldi hau esanez edo aurpegiz irudikatuz. Beraien arreta beti erakartzen ari da eta ipuin amaieran ume baten batek jertse gorriren bat duen bilatzen du beti. Norbaitek jertse edo kamiseta gorri bat izatekotan, buruan ipini eta Txanogorritxu dela esaten dio. Umeak hunkitu eta emozionatu egiten dira eta benetan gozamenez bizitzen dute momentu hau. Ipuinean zehar beti daude begiratzen ia norbaitek jertse gorriren bat ekarri duen. Ipuin osoan zehar, galdera txikiak botatzen dizkie umeei eta horrela ere beraien parte-hartzea bilatzen ari da.
Gorputzaren mugimendua eta keinu fisikoen erabilera ere aipagarriak dira hemen. Lourdes oso irakasle energetikoa da eta gorputz bizi edo bizkorra dauka. Daukan tonuaren eraginez, gorputza osoa mugitzen du ipuin bat kontatzen duen bakoitzean. Bereziki ipuinean zehar kanta bat abestu behar denean. Gure kasuan hurrengo kantarekin Lourdes altxatu eta dantzatu egiten du beti “Txanogorritxu dut izena, amamaren etxera noa, amama ikustera!!” Gainera aurpegiko keinuak ere oso irudikagarriak eta grafikoak dira umeentzat, emozioak oso ondo islatzen baititu bere keinu fisikoen bitartez.
Honekin batera, irakaslearen jarrerari dagokionez, guztiz aktiboa dela onartu beharra daukat. Motibagarri eta eskuragarri azaltzen da ipuina kontatzen duenean eta energia kontagiatzen duelaren sentsazioa daukat. Guztiz adi egoten da ipuina kontatzen duen bitartean, eta umeetariko bat despistatzen den bakoitzean, adi egoten da mugimendu txiki edo begirada batekin berriro ipuinera bueltatzeko. Badakit batzuetan hau ez dela hain erraza izaten eta egunak eta egunak daude, baita umeak eta umeak ere. Batzuetan umeren bat guztiz deskontzentratuta dagoenean, hori onartzeko gai da, bere denbora eta espazio ere eskainiz. Guzti honekin batera, bere jarrera guztiz gertua eta maitekorra dela begi bistakoa da. Umeren batek egunen batean edo momenturen batean bere gainean esertzeko beharra edo nahi daukanean, berak era natural batean onartzen du eta bere beso beroak eskaintzen ditu.
Ipuinaren testuinguruari dagokionez, ipuina kontatzen duen bakoitzean Txanogorritxuren testuingurua azaltzen die. Egun hauetan Txanogorritxuren txotxongilo bat atera du eta antzerki txiki bat antzeztu die haurrei txotxongiloarekin. Besteetan, ipuina bukatzean, Txanogorritxu, amama, otso edo ehiztari bat margotu dute. Guzti hauetan, pertsonaien aurpegiak kendu eta haurren aurpegiak itsatsi ditu gero hau beraien ipuin pertsonalizatu bat moduan bueltatzeko.
Denborari dagokionez, beharrezkoa zaion denbora hartzen du ipuina kontatzen duen bakoitzean. Esan nahi dudana erlojura begira dabilen irakasle bat ez dela da. Aldiz, ipuinaren barruan mantentzearen abilezia dauka, batzuetan horrek denbora kontzeptua galdu egin arren. Hori bai, Lourdes intuitiboa da eta berak argi ikusten du noiz bukatu behar duen ipuina umeen jarreren arabera. Beraz, ipuinari eskaintzen dion denborari dagokionez Lourdes guztiz malgua dela esan beharra daukat.
ANTZERKIA
Lau ikasle gara, bakoitzak bizitako egoera azaltzen du egindako praktika zentruan dagoen haur bat balitz bezala eta praktiketako irakaslea nola ikusi duen komentatzen du.
ALBA: Barakaldoko ikasle bat da, 4 urtekoa eta irakasle berriaren harrera borobila nola egin duen azaldu du. nola beti makinistari garrantzia ematen zaion bere ahozkotasuna lantzeko eta nola beste umeen partehartzea ez da hainbeste bultzatzen eta bitartean nola aspertzen diren eta azpimarratu du nola guztien partehartzea sustatu behar da.
IZARO: Deustuko ikastetxeko ikaslea izan da, 2 urtekoa. Kasu honetan, prestatuko ipuina Modulu lanekoa zen eta 2 urteko umeentzat moldaketa asko egin behar izan zituela azaldu du, mezua ulertzen ez zelako.
NAIARA: Azkoitiko Floreaga ikastetxea, 3 urteko haurra zen, azpimarratu du nola haur guztien inplikazio zaila zela baina nola irakasle berriak amaieran guztiak parte hartzea lortu zuen.
ITZIAR: Galdakaoko ikastolako ikaslea izan da, 5 urteko umea eta irakasle berriak kontatutako ipuin berria azaldu du, nola esperientzia gutxi zeukan ipuina kontatzerako orduan eta ze zaila zen den ipuin bat ondo kontatzea.
Ondorio moduan atera dugu, nola harrera borobila eta ipuin kontaketa oso jarduera garrantzitsuak direla azpimarratu dugu eta nola hauek egitea ze zaila den era egoki batean eta nola unibertsitatetik gauza hauek gehiago landuko behar ziren.